Bideoak

Bideoak

Proiektuek bete beharreko baldintzak

Formatua:

Proiektu guztiak formatu digitalean aurkeztu beharko dira.

  • Onartutako formatuak: MP4, AVI edo MOV.
  • Gehienezko pisua: 300 Mb.
  • Gehienezko iraupena: hiru minutu, kredituak barne.

Edozein arte-adierazpen onartuko da, betiere eskatutako formatuan erregistratzen bada (poemak, bertsoak, bideoklipak, animazioak, film laburrak, koreagrafiak, dantzak, kantak, lipdubak, flashmobak, performanceak, fotomuntaketak...).

Koherentzia:

Lanak lehiaketaren helburuekin bat etorri behar dira, hau da: trafiko-istripuak prebenitzearekin eta mugikortasun seguru eta jasangarria sustatzearekin. Proposamenaren edukiak helburuekin zerikusirik ez badu edo horiek lortzearen kontrakoa edo kalterako bada, lehiaketaren antolakuntzak ez du onartuko. Erabakia posta elektronikoz jakinaraziko zaie parte-hartzaileei.

Originaltasuna:

Proposamenak originalak izan behar dira, eta ez dira onartuko plagioak badira, hirugarrenei usurpatu bazaizkie edo beste lan batzuen kopiak badira.

Hizkuntza-irizpideak:

Lanak Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkeztu ahalko dira.

Musika eta irudiak erabiltzea:

Egile-eskubiderik ez dutenak erabiltzea gomendatzen da (copyleft lizentziadunak edo norberak sortuak). Egile-eskubideak dituzten kantak edo irudiak erabiliz gero, parte-hartzaileak beregain hartzen du lana igotzeko plataformak edo egile-eskubideak dituenak haren kontrako neurriak hartzeko arriskua. Halaber, moduren batean jabetza intelektualaren araudia urratzen ari dela egiaztatuko balitz, antolakuntzak ez onartzea aztertuko du.

Galarazpenak:

Lanak...

  • Ezingo dira iraingarriak izan.
  • Ezingo dira marka komertzialekin batera agertu.
  • Ezingo dute arrisku- edo ausarkeria-egoerarik bultzatu.
  • Ezingo dira legeen edo ordena publikoaren kontrakoak izan.

Zure proiektua bidali

Modalitate honetako lanak bakarka edo ikastetxe baten bitartez bidali daitezke.